Itsaoko jaien hasiera jan-edan ederrean
Jan-edana eta musika nagusi Itsasoko San Bartolome jaien hasieran. Lehen egunean pilota eta herri afaria izan dituzte eta musika eskaintzarekin emango diote amaiera lehenengo egunari.
Itsasoko San Bartolome Jaiak iritsi dira aurten ere eta bi urteren ondoren gogotsu daude herritarrak berriro denak elkartu eta jai-giroan pasatzeko ondorengo egunak. Gaurkoan, abuztuaren 23an eman diete hasiera jaiei, pilota expres txapelketarekin. Ondoren, 21:00etan herri afaria izan dute eta ondoren, musika eskaintzaren unea izango da. Bat 2tan taldea izango dute oholtzan. Talde hau Maddalen Arzallus eta Arkaitz Allur musikariak izango dituzte gaua girotzeko asmoz, erromeri estiloko ikuskizuna eskainiz herritarrei.