Jan-edana eta musika nagusi Itsasoko San Bartolome jaien hasieran. Lehen egunean pilota eta herri afaria izan dituzte eta musika eskaintzarekin emango diote amaiera lehenengo egunari.
Iraia Mendia atleta lazkaotarra Euskal Selekzioarekin doa Montblancera, bertan lehiatzeko.
XLIII.Zegamako Futbito Txapelketako finala iritsi da eta ohitura denez, jaietako lehen egunean jokatuko da, arratsaldeko 18:00etan.
Eman diete hasiera aurtengo Zegamako San Bartolome jaiei belearen jaitsierarekin, plaza mozorroz eta kolorez josita zutela. Alaitasuna eta bi urteko geldialdiaren ondoren jai-giro ikaragarria nagusi.
2023ko Euskal Herriko ziklokroseko egutegia argitaratu dute iada eta Goierrin lau lasterketa jokatuko dira: Legazpikoa, Beasaingoa, Segurakoa eta Ormaiztegikoa. Aurten estrenakoz Seguran jokatuko da lasterketetako bat, abenduaren 10ean.