Goierriko lau herri hartuko ditu 2023ko Euskal Herriko ziklokrosak
2023ko Euskal Herriko ziklokroseko egutegia argitaratu dute iada eta Goierrin lau lasterketa jokatuko dira: Legazpikoa, Beasaingoa, Segurakoa eta Ormaiztegikoa. Aurten estrenakoz Seguran jokatuko da lasterketetako bat, abenduaren 10ean.
2023ko Euskal Herriko ziklokroseko egutegia kalean da iada. Urriaren 12an hasiko dira lasterketak eta urtarrilaren 14ean amaituko dira. Goierritarrok lau lasterketa ikusiko ditugu gure eskualdean egutegi honen arabera. Lehenengoa Legazpiko lasterketa izango da, azaroaren 1ean jokatuko dena. Bigarrena, Beasainen izango da, Beasaingo Ziklokros Sari Nagusian, hau da, azaroaren 19an. Hurrena berrikuntza izango da, aurten baita lehen urtea Euskal Herriko Ziklokroseko lasterketa bat Seguran jokatuko dena. Segurako lasterketa abenduaren 10ean izango da. Goierriko azkena egutegiko azken aurrena izango da eta Ormaiztegin jokatuko da, 2023ko urtarrilaren 8an.
Ondorengoa da egutegi osoa:
- Urriak 12 · Elorrioko Ziklokrosa
- Urriak 23 · Berrizko Ziklokros Sari Nagusia
- Azaroak 1 · Legazpiko Ziklokrosa
- Azaroak 12 · Arbuluko Ziklokrosa
- Azaroak 13 · Zornotzako Ziklokrosa
- Azaroak 19 · Beasiango Ziklokros Sari Nagusia
- Azaroak 20 · Lezamako Ziklokros Zirkuitua
- Azaroak 27 · Abadiño Udala Saria
- Abenduak 4 · Urdiaingo Ziklokrosa
- Abenduak 10 · Segurako Ziklokros Saria
- Abenduak 17 · Iruñeko Ziklokrosa
- Abenduak 18 · Aiarako Ziklokrosa
- Abenduak 31 · Euskal Herriko Ziklokros Txapelketak (Tolosa)
- Urtarrilak 7 · Jose Maria Basualdoren Oroimenezkoa
- Urtarrilak 8 · Ormaiztegiko Ziklokros Proba
- Urtarrilak 14 · Berako Ziklokrosa