Brinkolako San Agustin Jaiak bueltan dira
Brinkolako San Agustin Jaiak bueltan dira bi urteko geldialdiaren ondoren. Egitarau bikaina prestatu dute abuztuaren 26tik 28ra bitartean, musika, kirol eta haurrentzako eskaintzaz betea.
Legazpiko Brinkola auzoan jaiak badatoz bi urteren ondoren. San Agusin Jaiak bihar hasiko dira eta igandera bitartean sekulako egitaraua osatu dute herritarrek. Gogo handiz daude herritarrak eta jaiaz elkarrekin gozatzeko unea iritsi zaie. Horrez gain, autobus eta tren zerbitzu bereziak izango dituzte Legazpira bueltatzeko. Ondorengoa izango da egitaraua:
Abuztuak 26 (Ostirala)
- 21:00 Txupinazoa eta ikurrina jasotzea
- 21:00 Auzo afaria Gorka Azkarate eta Asier Iriondo bertsolariekin eta Elustondo anai-arreba trikitilariekin
- 23:00 Kontzertuak geltokiko plazan:
- Modus Operandi
- Meliora
- 00:00 Erromeria Armuño elkartean Elustondo anai-arreba trikitilariekin
Garraio zerbitzua Legazpira: Autobusa 4:00etan / Trena 5:40etan
Abuztuak 27 (Larunbata)
- 12:00 Marrazki lehiaketa. Lanak Armuño elkartean ikusgai jaietan zehar
- 14:00 Auzo kantu bazkaria
- 17:00 Bola eta toka txapelketa
- 17:30 Tortilla patata lehiaketa. Ondoren, sardina, txistorra tortilla eta sagardo dastaketa
- 18:00 Buruhandiak auzoan zehar
- 23:00 Kontzertuak
- 02:00 Zaku karrera
Garraio zerbitzua Legazpira: Autobusa 3:00etan / Trena 5:40etan
Abuztuak 28 (Igandea)
- 10:00 Txistularien goiz-deia
- 11:00 Meza. Ondoren, 70 urtetik gorakoei omenaldia (dantzariak, bertsolariak, txistulariak…) + kantu poteoa
- 14:00 Jubilatuen bazkaria
- 17:00 Bola eta toka txapelketaren jarraipena
- 17:30 Ume jolasak Sorgintxuloren eskutik
- 18:00 Buruhandiak
- 19:00 Zezentxoak eta poniak herriko gazteentzat