Kepa Lasa Zaldua, Beasain KE-ko lehendakaria lehen taldearen igoeraz, aurredenboraldiaz eta datorren denboraldiko aurreikuspenez aritu da. Horrez gain, klubeko taldeak nola ikusten dituen denboraldi berrira begira azaldu du, baita Igartza Futbol Zelaiko hobekuntza-lanen inguruko zenbait xehetasun ere.
Brinkolako San Agustin Jaiak bueltan dira bi urteko geldialdiaren ondoren. Egitarau bikaina prestatu dute abuztuaren 26tik 28ra bitartean, musika, kirol eta haurrentzako eskaintzaz betea.
Iraia Mendia korrikalari lazkaotarrrak lehen postua eskuratu du YCCko (Youth Chamonix Courmayeur) bigarren proban, Euskal Selekzioko kamiseta soinean.
Ilintxa taldeak 75.urteurrena ospatuko du irailaren 9an. Bazkaria egingo dute eta ondoren, Puro Relajo taldea izango dute giroa berotzen.
Jaietako hirugarren eguneko eguerdian bertso-saioa izan dute zegamarrek. Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Angel Mari Peñagarikano aritu dira gaurkoan hitz eta errima artean jolasean, Amaia Agirre gai-jartzaile izanik.