Iraia Mendia YCCko proba luzeko lehen postuan
Iraia Mendia korrikalari lazkaotarrrak lehen postua eskuratu du YCCko (Youth Chamonix Courmayeur) bigarren proban, Euskal Selekzioko kamiseta soinean.
Euskal Selekzioarekin Monblanc-era abiatu zen duela egun gutxi Iraia Mendia korrikalari lazkaotarra. Bertan, bi lasterketa izan ditu gainditzeke, bata 6,4km-koa eta bestea 15km-koa. Lehen ibilbidean 54minutu eta 45 segunduko denbora egin zuen Mendiak, 7,09km/h bataz besteko abiaduran eginda ibilbidea. Ibilbide luzean, ordubete, 44minutu eta 20 segundu behar izan ditu lazkaotarrak 15km-ko ibilbidea osatzeko eta bataz besteko abiadurari dagokionean, 8,68km/h abiaduran egin du lasterketa.