Loinatz Musika Eskolako izen emate epea gaur zabaldu da
GIZARTEA // Loinatz musika eskolako 2022/2023 ikasturterako matrikulazio epea gaur ireki da. Goizetan egin behar da, 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera. Eskaintzari eutsi diote: akordeoia, biolina, dultzaina, gitarra, harmonia, informatika musikala, kantua, klarinetea, musika analisia, musika historia, musika lengoaia, panderoa, perkusioa, pianoa, saxofoia, teklatua, trabeskako flauta, trikitia, tronboia, tronpeta eta txistua. Izen ematearen bigarren txanda denez, baliteke plaza guztiak beteta izatea.













