Bueltan da Aftersun jaialdia
Iker Lauroba eta beste urtaroak, Anari, Yartzé, Xabier Crehuet eta DJ Ritter izango dira aurtengo Aftersun jaialdian, Oiangun. Irailaren 17an izango da hitzordua. Itsasora iristen den plastikoaren inguruko hitzaldia ere izango da egun horretan.
Eguzkiak gogor jo du eta krema pixka bat; bueltan da, irailaren 17an, Aftersun jaialdia Ordizian. Iker Lauroba eta beste urtaroak, Anari, Yartzé, Xabier Crehuet eta DJ Ritter izango dira egun horretan Oiangu parkean, 12:30etik aurrera. Ordiziarrock ekintzak taldeak, berriz ere, lehen mailako jaialdiaz gozatzeko aukera dakar, espazio paregabe batean. Aurreko edizioetan bezala, kontzertuetan erabiliko den argindar guztia energia fotoboltaiko bidez sortua izango da. Gorreria duten pertsonentzat ere irisgarria izango da jaialdia.
Plastikorik gabeko itsaso bat
Ordiziarrock taldeak aspaldi erakutsi du ingurumenarekiko duen kezka. Horren adierazle da, kontzertuetarako argindarra lortzeko alternatibak bilatu dituztela, eta aurreko edizioetan erakutsi zuten posible dela.
Bide horretan, aurten urrats bat gehiago emango dute aurten, itsasora iristen diren plastikoen inguruko hitzaldi interaktibo batekin, haur eta helduentzat zuzenduta.