Juan Gomez Realeko jokalari ohia, Goierrin
Legazpin, Zerainen eta Zumarragan izan da gaur, Musti Taldeak gonbidatuta. Antio bisitatu eta Oiharte sagardotegian bazkaldu dute.
Juan Gomez Realeko jokalari ohia Goierrira etorri da gaur, Musti Taldeak gonbidatuta. Goizean, Antion eta Legazpin egon da. Zeraingo Oiharte sagardotegian bazkaldu dute eta arratsaldean Zumarragako Urzubi tabernara joango dira. Bertan, aurreskua dantzatuko diote eta opari bat emango diote. Bukatzeko, Urretxuko Txirimiri elkartean afalduko dute. Gomez Donostiarras Barcelona Realearen lagun taldeko lehendakariarekin etorri da.
Gomez argentinarra da eta River Plate taldetik etorri zen Realera, 1996an. Lau denboraldi eman zituen Realean eta oroitzapen bikaina utzi zuen.