Mediku bakarrarekin egongo dira Ataungo kontsultak irailean
ATAUN // Irailean mediku bakarrak emango du osasun arreta zerbitzua Ataunen. San Martingo eta San Gregorioko kontsultetan banatuko du eguneko jardunaldia. Ordu batzuetan San Martinen ariko da eta beste ordu batzuetan San Gregorion, egunaren arabera ordena aldatuta. Urriaren 3tik aurrera San Martingo kontsultan mediku berria izango dela iragarri du udalak, Osakidetzaren iturriak aipatuta, eta ohiko funtzionamendura orduan itzuliko da osasun arreta zerbitzua Ataunen.