Musti Taldeak Juan Gomez Realeko jokalari ohia omendu du
Juan Gomez Realeko jokalari ohia Urretxu eta Zumarragara etorri da gaur, Musti Taldeak gonbidatuta. Goizean, Antion eta Legazpin egon da. Zeraingo Oiharte sagardotegian bazkaldu dute eta arratsaldean Zumarragako Urzubi tabernara joan dira. Bertan, aurreskua dantzatu diote eta Musti Taldearen bufanda eta oroigarri bat eman diote. Gomezek Argentinako selekzioaren kamiseta bat oparitu die, eskaintza eta guzti. Gomez oso hunkituta azaldu da. Aurreskuak Argentinako ereserkiak bezainbeste hunkitu duela aipatu du. Realean eman zituen lau urteak zoragarriak izan zirela eta talde txuri-urdina bihotzean daramala esan du. Hala, besoan taldearen armarria eta “eskerrik asko” hitza tatuatu zituen.
Gomez Donostiarras Barcelona Realeko lagun taldeko lehendakariarekin etorri da. Realek futbol jokalari ohia argentinarra da eta River Plate taldetik etorri zen Realera, 1996an. Lau denboraldi eman zituen Realean eta oroitzapen bikaina utzi zuen.