Emaneurre euskarari! eguna ospatzen ari dira Ordizian
Ordizian Emaneurre euskarari! eguna ospatzen ari dira. Euskal Jaiei hasiera eman dien festa hau Emaneurre taldeak antolatu du. Goizean, kuadrillen arteko herri kirol txapelketa egin dute. 17 kuadrillek parte hartu dute, bakoitza zortzi lagunekoa. Finala Downtown eta Mokela kuadrillek jokatu dute eta Downtown taldea nagusitu da.
Herri bazkarian 240 lagun elkartu dira. Herri bazkariaren ondoren, 16:30ean, erromeria egingo dute Elizagoien ahizpekin. 18:30ean Joxeto eta Alaiak elektrotxarangak herriko kaleak alaituko ditu eta 23:00etan Gozategi taldeak joko du.