Haurren mozorro festa, Ataungo San Gregorio auzoan
Ataungo San Gregorio auzoan festak ospatzen ari dira. Ostegunean Umeen Eguna ospatu zuten eta atzo Kuadrillen Eguna. Gaur San Gregorio eguna ospatzen ari dira. Goizean, meza, salda dastaketa eta toka lehiaketa izan dira. Ondoren, herri bazkaria egin dute. Arratsaldean haurrek mozorro festa egin dute. Herri kirolak izan da aurtengo gaia. 18:00etan txokolate jana hasi dute eta ondoren DJ Joarrekin dantza egingo dute. 21:30ean oilasko jana egingo dute eta 00:30etik aurrera kontzertuak egongo dira. Tirokatuak, Nafarroa 1512 eta Soinuz Blai taldeek joko dute. Ondoren, mozorro lehiaketa egingo dute.
Festak bihar bukatuko dira. 12:30ean kantu-poteoa egingo dute Eate abesbatzarekin, 18:00etan Otsoak taldeak dantza emanaldia egingo du, 19:30ean gazta dastaketa egingo dute eta 20:00etan kontzertu akustikoaz gozatuko dute.