Mikel Beunza eta Maria Ordoñez garaile Usurbeko Igoeran
Gizonezkoen podiuma Aimad Bouziane bizkaitarrak (22:48) eta Aitor Regillaga tolosarrak (22:56) osatu dute. Emakumezkoetan Maite Beregaña (28:19) nafarra izan da bigarrena eta hirugarrena –eta lehen herritarra– Elena Calvillo, 28:27 denborarekin.
Beasainmendiko auzotarrek antolatutako Usurbe mendiko festaren barruan, Artzai Eneko aparkalekutik Agortarainoko ia 5 kilometroak osatzeko korrikalariak abiatu dira 11:30ean. 49 korrikalarietan azkarrena iristen, Mikel Beunza eta Maria Ordoñez nafarrak izan dira. Beunzak 22:12 minutu behar izan ditu Agortaraino iristeko eta Ordoñezek 26:01.
Gizonezkoen podiuma Aimad Bouziane bizkaitarrak (22:48) eta Aitor Regillaga tolosarrak (22:56) osatu dute. Lehenengo herritarra Koldo Agirre izan da. 6. postuan iritsia 25:15 denbora osatuta.
Emakumezkoetan Maite Beregaña (28:19) nafarra izan da bigarrena eta hirugarren –eta lehen herritarra– Elena Calvillo izan da, 28:27 denborarekin. Calvillo Mikel Mujika senarrak eta Aritz Mujika semeak lagunduta iritsi da.
Sailkapenak ikusteko sakatu hemen.