Carlos Moranek irabazi du Santanderreko 24 ordukoa
Lehena izan da sailkapen orokorrean eta probako errekorra ezarri du 206 kilometro eginda.
Carlos Moran zegamarrak Santanderreko 24 orduko ultrafondoko proba irabazi du asteburuan. 24 orduz korrika ibili ondoren, lehenengoa izan da bere kategorian zein sailkapen orokorrean. Probako errekorra ere ezarri du, 206 kilometroko markarekin. Korrikalariak adierazi du “sufritutako garaipena” izan den arren, “oso pozik” dagoela egindako lanarekin.