Urteroko legez, erromesaldia egin dute Arantzazura
Segurako, Zeraingo eta Mutiloako herritarrak bertan elkartu ziren larunbatean.
Erromesak, Urbian. //Pello Agirrezabal Segurarrek, mutiloarrek eta zeraindarrek Arantzazura erromesaldia egin dute asteburuan, urteroko ohiturari helduz. Batzuk larunbatean joan, bazkaldu, aterpetxean gaua pasatu eta igandean itzuli ziren. Beste batzuk, aldiz, igandeko mezetara joan ziren. Atzo, Santutegiko agurrarekin amaitu zen aurtengo erromesaldia.













