Euskal Herriko Dantza Sueltoko 46. Txapelketan izena emateko epea ireki dute
Irailaren 29ko 14:00ak arte eman daiteke Segurako Udalaren webgunean. Dantza txapelketa urriaren 22an jokatuko da.
Euskal Herriko Dantza Sueltoko 46. Txapelketan parte hartzeko epea zabalik dago dagoeneko. Segura txapelketa sonatua urriaren 22an jokatuko da. Irailaren 29ko 14:00ak arte egongo da izen-emate epea irekita. Formularioa udaleko webgunean aurki daiteke. V. Dantza Eguna ere izango da egun horretan. Segurako Azpilla Dantza Taldeak parte hartuko du antolaketan, polka erraldoia egingo dute, eta ondoren Edu Muruamendiarazek zuzenduriko Aukeran dantza konpainiak Hurrengo Geltokia ikuskizuna eskainiko du.