Loinazko San Martin azpia garagardotegi erraldoi bilakatuko da hiru egunez. Larunbatean, disko jartzaile batek girotuko du gaua. 30 garagardo baino gehiago izango dira aukeran.
Artzai Gazta elkarteak Idiazabalen duen egoitzan bildu zituzten atzo Ordiziako lehiaketa sonatura aurkeztuko diren gaztak. Iaz baino bi gaztagile gehiago dira aurten.
Ion Fontenla ataundarrak zuzendutako 'Zure platerean hasten da mundua' dokumentala emango dute etzi Zeraingo kultur etxean, 19:00etan.
Nafarroako Igantzin jokatu da lehen proba puntuagarria. Goierrin hiru lasterketa izango dira aurten: irailaren 24an Zegaman, urriaren 1ean Arriaranen eta azaroaren 26an Beasainen, Igartza auzoan.
Irailaren 29ko 14:00ak arte eman daiteke Segurako Udalaren webgunean. Dantza txapelketa urriaren 22an jokatuko da.
Zumarragarrak denbora onena egin du. Arria II.ak 1983an egindako errekorretik bost segundora gelditu da. Finala hilaren 24an jokatuko da, Azpeitiko zezen plazan
Antzizar kiroldegiko kanpoko igerilekuan elkartuko dira. Izen ematea, 10:30ean irekiko da.
Aurten Lazkaon hasi eta bukatuko da, irailaren 25ean. Ohi bezala, hamar kilometro izango ditu.
Goierriko lau herritan egingo da, hilaren 8tik 22ra bitartean.
Kattalin erretegian jokatuko da, 16:30ean. Ordu erdi lehenago irekiko da izen ematea.
Hiru zenbakiren jabeek jasoko dituzte Beasainmendi Elkartearen sariak.
Zegamako Anduetza parketxeak ibilaldi gidatua antolatu du larunbaterako, Aldaolako aparkalekutik abiatuta. Euskarazko txangoa 10:00etan da, gaztelerazkoa 12:00etan. Aurrez izena eman beharra dago.
Eguerdian abiatuko dute giza-katea udaletxeko arkupeetatik. Ordiziakoko Sarek eta Etxeratek antolatu dute.