Goierriko XIII. Hamabostaldi Ekologikoaren egitaraua
Goierriko lau herritan egingo da, hilaren 8tik 22ra bitartean.
Goierriko XIII. Hamabostaldi Ekologiaren Zerainen, Seguran, Olaberrian eta Ataunen egingo dute aurten. Ataungo Otsotarrak elkartea, Goierriko Baratza denda eta Biolur elkartea dira antolatzaileak.
Egitaraua
- Irailak 8. Zure platerean hasten da mundua dokumentala, eta solasaldia ekoizleekin. Zeraingo kultur etxean, 19:00-20:30.
- Irailak 15. Merienda-solasaldia kontsumoaren eta elikaduraren bueltan. Segurako Zopazokan, 18:00.19:30.
- Irailak 17. Olaberriko Etxeberri Goikoa baserrira bisita eta dastaketa. 10:00-13:00
- Irailak 18. Zeraingo azoka ekologikoa. 10:00-14:00
- Irailak 22. Itsasoiko dokumentalaren emanaldia, eta hausnarketa saioa. Ataungo antzokian, 19:00-20:30.