Leizarrateko pasabidearen sekretuak ezagutzeko aukera
Zegamako Anduetza parketxeak ibilaldi gidatua antolatu du larunbaterako, Aldaolako aparkalekutik abiatuta. Euskarazko txangoa 10:00etan da, gaztelerazkoa 12:00etan. Aurrez izena eman beharra dago.
Gizateriaren Ondare den Leizarrateko (San Adrian) igarobidean egin diren indusketa arkeologikoen berri izateko txango gidatua antolatu du Zegamako Anduetza Parketxeak larunbaterako. San Adrian igarobidean indusketa arkeologikoen 14. kanpaina egin da aurtengo udan, eta han jasotako materiala, informazioa eta sekretuak izango dira txangoaren ardatz.
Euskaraz izango den txango gidatua 10:00etan abiatuko da Aldaolako aparkalekutik. Aldiz, erdaraz izango den txangoa 12:00etan izango da. Aldaolako aparkalekua Otsaurtetik (Zegama) 4 kilometrora dago eta autoan irits daiteke bertaraino. Handik San Adrian igarobidera ordu erdi dago oinez. Prezioa 5 euro da pertsonako.
Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko: anduetza@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi daiteke, edo bestela 943 80 21 87 / 688 62 36 09 zenbakietara deitu.
Indusketa arkeologikoen emaitzak
San Adrian igarobidea mendizaleen artean betidanik izan da aisi-denbora pasatzeko ingurua izan da, baina bere historia ezagutzea txangoaren helburua. Gaurdaino han egin diren indusketa arkeologikoek, Erdi Aroan ez ezik, Historiaurrean ere gune garrantzitsua izan zela erakutsi dute. Duela 12.000 urteko aztarnak (zeramika zatiak, hezurrak…) aurkitu dituzte.