Ordiziako txapelketan 48 gazta izango dira lehian
Artzai Gazta elkarteak Idiazabalen duen egoitzan bildu zituzten atzo Ordiziako lehiaketa sonatura aurkeztuko diren gaztak. Iaz baino bi gaztagile gehiago dira aurten.
Egun bakarra falta da Latxa ardiaren edo Karrantzakoaren esne gordinez egindako gaztaren Ordiziako 49. Lehiaketarako. Atzo jaso zituzten Artzai Gazta elkarteak Idiazabalen duen egoitzan lehiaketara aurkeztuko dituzten gazta guztiak, eta Idiazabal Jatorri Izendapeneko Kontseilu Arautzaileko teknikarien oniritzia jaso zuten denek. Guztira 48 izango dira aurten lehian izango direnak, iaz baino bi gehiago. Datu zehatz-zehatza ez bada ere, gazten erdiak ketuak dira eta beste erdiak ketu gabeak.