Aizkorrin Barrena mendi martxako bi ibilbideak jakinarazi dituzte
Biek Brinkolan izango dute irteera eta amaiera ,eta inguruko mendietan egingo dira. Ttipi Ttapa ibilaldiak 16 kilometroko luzera izango du, eta Zanpa Zanpak 27 kilometrokoa.

Aizkorrin Barrena mendi martxaren eguna gerturatzen ari da, eta antolatzaileek jakitera eman dituzte aurtengo bi ibilbideak. Mendi martxa irailaren 25ean, igandea, egingo da, Brinkolan eta inguruko mendietan.
Aurreko edizioetan bezala, bi ibilbide prestatu dituzte. Ttipi Ttapa ibilaldiak 16 kilometroko luzera izango du, eta Zanpa Zanpak 27 kilometrokoa.
Azken Aizkorrin Barrena 2019ko irailaren 29an egin zen, eta 12. edizioa izan zen. Orduan 1.250-bat lagunek parte hartu zuten bi ibilaldietan. Aurten ere mendizale asko espero dituzte antolatzaileek.