Amaia Puinekin irekiko du bihar ipuin-kontaketa saioen ikasturtea Legazpiko Udal Liburutegiak
Biharko saioa 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago, eta 18:00etan hasita, liburutegian bertan izango da.
Udako oporren ondoren, itzuli dira ipuin kontaketa saioak Legazpiko Udal Liburutegira. Bihar Amaia Puin kontalariak egingo duen saioarekin hasiko da ikasturte berria. Abendura bitartean, saio gehiago izango dira, Pello Añorga, Ines Bengoa eta Lur Korta ipuin kontalari eta idazleen eskutik.
Bihar Amaia Puin arituko da, 5 urtetik gorako haurrei ipuinak kontatzen. Liburutegian bertan izango da saioa, 18:00etan hasita. Jarduera hau doakoa da, eta edukiera mugatua da.