Helduen eskolarako matrikula irekita dago
Ikasketak doakoak dira. Eskolak Beasainen, Legazpin eta Zumarragan ditu gelak.

Beasaingo, Legazpiko eta Zumarragako Helduentzako Hezkuntza eskolak ikasturte berrirako matrikula irekita du hurrengo ostiralera arte, irailak 16.
Helduen Hezkuntza eskolarena hezkuntza publikoa eta doakoa da, eta hauxe da ikasturte honetarako eskaintza: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua (DBH), Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba prestatzea,
Unibertsitatean sartzeko proba prestatzea (45 urtetik gorako ikasleentzat),
Euskara, Ingelesa, Hasierako ikasketak eta Gaztelania atzerritarrentzat.
Izena emateko hitzordua eskatu behar da Zumarragako Zelai Aristi Kultur etxean dagoen zentrora 09.30etik 13.30era deituta (943 72 40 67) edo 012285aa@hezkuntza.net helbidera mezu bat bidalita.
Gelak Zumarragako Zelai Ariztin bertan daude, eta Legazpiko Itxaropen auzoko 10. zenbakian.