Olaberriko Urbaundi jubilatu elkartean gaur hasiko dira ikastaroak
Lau jarduera-mota egin ahalko dituzte herriko erretiratuek, 2022-2023 lanurtean
Urbaundi jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak lau ikastaro antolatu ditu 2022-2023rako. Gaur, irailak 12, hasiko dira lehenbizikoak, urriaren hasieran beste batzuk.
Erlaxazio tailerrean lasaiketa teknikak eta ariketak landuko dituzte. Astelehenetan 16:00etatik 16:30era dira saioak.
Oroimen tailerrerako bi talde bereizi dituzte. Lehenengoa astelehenetan 16:30etik 18:00etara jardungo da, eta bigarrena astearteetan 16:00etatik 17:30era.
Eskulan tailerra ostegunetan emango dute, 16:00etatik 17:30era.
Azkenik, joste tailerra, ostiraletan 15:00etatik 17:00etara egingo dute. Urriaren 3an hasiko da hori.
Izena emateko epea ostegunean bukatu zen, Urbaundi elkartean bertan.













