Arerian hasi dira asteko zinema emanaldiak, data bereziei ere arreta jarrita
Lazkaoko Areria antzokiak aurreko asteburuan ekin zion asteroko zinema emanaldi komertzialen denboraldiari, udako etenaldiaren ondoren. Iraileko hurrengo emanaldiak finkatu dituzte, guztira sei pelikula, helduei zein umeei zuzendutakoak.
Asteburu honetan helduek Dios mio pero que nos has hecho izango dute. Larunbatean (19:30 eta 22:00), igandean (19:30) eta astelehenean, ikuslearen eguna (21:00) dira emanaldiak. Haurrei Minioms: el origen de Gru jarriko diete, bihar eta etzi, 17:00etan.
Sarrerak lazkao.eus-en ere eros daitezke. Bonuak lor daitezke, estreinakoz umeena ere bai. Hamar filmen helduen bonuak 40 euro balio du, umeenak 30.
Egun jakinetan, emanaldi bereziak antolatuko ditu Areriak. Irailaren 21ean, adibidez, Alzheimerraren Eguna, Siempre Alice filma jarriko dute (20:15, 3 euro).













