Nora lopez Imaz izan da egutegiko lehiaketaren abuztuko irabazlea
Lekak zen erantzun zuzena.
Legazpiko Udalak kaleratutako egutegiaren lehiaketak irabazle berri bat du, Nora Lopez Imaz. Berak irabazi du abuztuko asmakizunaren erantzuna zuzena eman duten 67 herritarren artean zozkatutako 50 euroko erosketa txartela. Leka zen abuztuko asmakizunean gordetako hitza.
Uztailean ere egin zen zozketa, eta hura Blanca Fernandezek irabazi zuen. Orduko asmakizunaren erantzuna piperra zen, eta 98k asmatu zuten.
Orain iraileko lehiaketa dago martxan, eta hauxe da asmakizuna: Zer dela eta zer dela, gordinik, egosita edo frijituta jan daitekeen barazkia, eta tallarinen ordez erabili daitekeena. Erantzunak www.legazpi.eus webgunetik bidali daitezke.