Gorostiagako erromeriarekin, agur esan diete legazpiarrek Agorreko Santikutzei
Atzo ospatu zuten festa mendi tontorrean. Meza, hamaiketakoa eta txistularien emanaldia izan ziren. Herritar ugari igo zen oinez.
Ohiturari jarraituz, Santikutz egunaren –irailak 14– hurrengo igandean, atzo, Gorostiagan egindako erromeriarekin amaitu dira aurten ere Legazpiko Agorreko jaiak.
Mendi tontorrean dagoen gurutze handiaren babesean meza eman zuten hasteko, eta gero Goiz Deia bandako kideen txistu doinuek girotu zuten udalak banatutako hamaiketakoa.
Eguraldia lagun, legazpiar ugari igo ziren oinez Gorostiagara.
ARGAZKIAK: Legazpiko Udala