Korrontzik irekiko du Musika Bizi zikloaren hirugarren edizioa
Bihar, osteguna, hasiko da Musika Bizi zikloa Ordizian. Lau proposamen interesgarri izango dira urte amaiera arte.
Musika Bizi programaren hirugarren edizioaren lehen emanaldia izango da bihar, osteguna. Korrontzi folk taldeak izango du ziklo berri hau irekitzeko ardura.
Urriaren 13an, Gorka Hermosa soinujole urretxuarra eta Jose Luis Monton gitarra-jolearen proposamen originala etorriko da; Flamenco Etxea 2 aurkeztuko dute, Mariana Collado dantzariak lagunduta.
Azaroaren 17an Pello Ramirez artista ordiziarrak, Nacho Sotok pianoarekin lagunduta, Haize Oihalak aurkeztuko dute.
Eta abenduaren 15ean itxiko du zikloa Esti Markezek, bere azken musika proposamenarekin.
Sarrerak eta abonuak
Kontzertu guztiak, Ordiziako Herri Antzokian izango dira. Sarrerek 10 euro balio dute, eta programa osorako abonuak, 28 euro. Abonuak Barrena Kultur Etxean eta Herri Antzokian (leihatilan) eros daitezke eta sarrera solteak Barrenan.