Arritzagako aranean aurkitzen den ARR19 meategiko barrunbearen garbiketa egingo dute, larunbatean. Egindako estimazioen arabera tona bat zabor egon daiteke bertan.
Bihar, osteguna, hasiko da Musika Bizi zikloa Ordizian. Lau proposamen interesgarri izango dira urte amaiera arte.
Jon Ander Camposek (Urretxu, 1995) lau hilabeteko egonaldia egin du Mark Zuckerberg-en Meta enpresan. Ingeniaritza informatikoa ikasi zuen eta adimen artifizialari eta hizkuntzaren prozesamenduari buruzko masterrak egin zituen. Apple enpresan ere lan egin zuen.
Institutuan matematika irakasle izandako urteetan garatu zuen sistema propioa liburu batean bildu du Ana Santiagok Lurdes Ulaziaren laguntzarekin. Bihar aurkeztuko du lana Legazpiko Kultur Etxean.
Duela 30 urte estreinatu zuen oholtza gainean lehen antzezlana, Ordiziako Urrup antzerki taldeak. Horren aitzakian, estreinatutako azkeneko 21 obren kartelak ikusgai daude Barrenan
Antxiñe Mendizabalek (Zumarraga, 1968) 'Odolekoak' nobelaren gaztelerazko bertsioa argitaratu du. Liburuaren izenburua 'Vinculos' da eta itzulpena Bego Montoriok egin du.
Ordiziako 49. Gazta Txapelketa irabazi duen La Leze gaztandegiko Eli Gorrotxegiren eskutik jaso du Antton Regilek –Josefa Garmendia amaren izenean–Hitzakideen zozketako saria.