La Lezekoen gazta Hitzakideen esku
Ordiziako 49. Gazta Txapelketa irabazi duen La Leze gaztandegiko Eli Gorrotxegiren eskutik jaso du Antton Regilek –Josefa Garmendia amaren izenean–Hitzakideen zozketako saria.
Ilarduiako (Araba) La Leze gaztandegiko Eli Gorrotxategi beasaindarra eta Joxe Mari Jauregi lazkaotarra izan dira aurten Ordiziako 49. Gazta Txapelketaren irabazleak. Azken urteetako ohiturari jarraituz, GOIERRIKO HITZAK-k gaztagile irabazleen gazta bat jarri du saritzat Hitzakideen txokoan. 155 Hitzakidek parte hartu dute, eta zozketa egin ondoren, Josefa Garmendia ordiziar harpidea izan da sariduna.
Gaur goizean jaso du saria Antton Regilek –amaren izenean– La Lezeko Eli Gorrotxategiren eskutik. Haiekin batera, Jesus Mari Ormaetxea eta Gema Lopez Ordiziako Idiazabal Gazta Kofradiako kideak egon dira.