Familian jolasteko gonbidapena luzatu dute larunbat arratsalderako Legazpin
Euskal jolas eta kantak erakutsiko dizkie legazpiar familiei Sorgintxulo asialdi taldeak. Izena emateko epea ostegunean amaituko da.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2022/09/p_20171021_175148-kartela-egiteko-1200x675.jpg)
Sorgintxulo aisialdi taldeak larunbat arratsaldean ospatuko den Euskal Jolasen Festan parte hartzeko gonbidapena luzatu die Legazpiko familiei. Festa Euskal Herria plazan izango da, 17:30ean hasita, baina aldez aurretik izena eman behar da. Horretarako azken eguna osteguna da, eta on line egin behar da, www.legazpi.eus webgunean.
Euskal Jolasen Festa 4 urtetik Lehen Hezkuntzako 4. mailara bitarteko haurrei eta haien gurasoei, aitona-amonei, osaba-izebei edo zaintzaileei zuzenduta dago. Ordu bete inguruko saioa izango da, eta bertan euskal jolasak eta abestiak ikasiko dituzte Sorgintxuloko begiraleen eskutik.