Lierni Armendariz presoari hirugarren gradua errekurritu dio fiskalak
Beasaingo presoak uztailaren 29an jaso zuen hirugarren gradua Eusko Jaurlaritzako Justizia sailetik. Espainiako Fiskaltzaren helegitearen ondotik, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak horien baliogabetzea edo berrespena emateko erabakiaren zain dago.
Martuteneko espetxean dagoen Lierni Armendarizi Eusko Jaurlaritzako Justizia sailak uztailaren 29an eman zion hirugarren graduari helegitea jarri dio Espainiako Ministerio Fiskalak. Hirugarren graduan presoak eguna kalean pasatzen du eta gaua espetxean.
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, une honetan, hamahiru euskal presori dagozkien hirugarren graduak errekurrituta ditu Ministerio Fiskalak, eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak horien baliogabetzea edo berrespena emateko erabakiaren zain daude.