Beasaingo presoak uztailaren 29an jaso zuen hirugarren gradua Eusko Jaurlaritzako Justizia sailetik. Espainiako Fiskaltzaren helegitearen ondotik, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak horien baliogabetzea edo berrespena emateko erabakiaren zain dago.
Ohorezko mailako errugbi ligako 2022-2023 denboraldiaren aurkezpena egin dute Ampo enpresaren egoitzan Idiazabalen. Altamira zelaian Bartzelonaren aurka hasiko du liga Ampo Ordiziak.
EH Bilduk antolatuta, kontzentrazioa egin dute, eta lehen arretako osasun zerbitzuan azken boladan izan dituzten murrizpenak eta gabeziak salatu dituzte.
Hiru legealditan izan zen alkate: 2009ko ekainetik 2011eko maiatzera, 2011ko maiatzetik 2012ko urrira eta 2019ko maiatzetik 2021eko irailera. Gaur egun zinegotzi izaten jarraitzen zuen. "Xumea, langilea, protagonismo nahirik gabekoa" izan dela nabarmendu du Joseba Telleria egungo alkateak. "Euskararen eta herriaren aldeko lan handia egin du beti".
Lehorteagatik museoak Gipuzkoako beste toki batzuetatik ekarritako sagarra erabili beharko du. Antzezpenak, prentsaketak eta kirikoketa ikusteko aurrez izena eman behar da.
Goierriko Itaiak elkarretaratzea deitu du gaur Beasaingo Bideluze plazan, 19:30ean, Benidormgo (Herrialde katalanak) erailketa salatzeko.
Urriaren 19an, azaroaren 2an, 16an eta 30ean eta abenduaren 21ean izango dira saioak. Batukada jotzeaz gain, hausnarketa saioak ere egingo dituzte.
Urretxuko Harizpi eskulan elkarteak 40 urte daramatza lanean. Azken lau hamarkadetan hamaika ikastaro antolatu dituzte. Oraingoan, altzariak zaharrak konpontzea eta atontzea proposatu diete herritarrei.
Entrenamenduak Zumarragako Argixaoko pistan eta Legazpiko Bikuñakoan dira. Oraindik izena eman daiteke.
Aldaketa klimatikoa edo Euskal Herrian banda marroien gaitzak basogintza sektorean sortu dituen arazoak izango dituzte mintzagai, besteak beste. 18:00etan hasiko da.