Tomas Etxaniz Ezkioko alkate ohia hil da
Hiru legealditan izan zen alkate: 2009ko ekainetik 2011eko maiatzera, 2011ko maiatzetik 2012ko urrira eta 2019ko maiatzetik 2021eko irailera. Gaur egun zinegotzi izaten jarraitzen zuen. "Xumea, langilea, protagonismo nahirik gabekoa" izan dela nabarmendu du Joseba Telleria egungo alkateak. "Euskararen eta herriaren aldeko lan handia egin du beti".
Tomas Etxaniz Ezkio-Itsasoko alkate izandakoa hil da, gaixotasun luze baten ondorioz. Hiru legealditan izan zen alkate, eta azken urte honetan zinegotzi izan zen. 2009ko ekainean hartu zuen kargua lehen aldiz, eta 2011ko maiatzeko udal hauteskundeetan berriro hautatu zuten. 2011tik 2012ko urrira arte egon zen karguan. 2019ko maiatzeko hauteskundeen ondoren, ekainean berriro hartu zuen kargua, 2021eko irailera arte. Joseba Telleriak hartu zuen makila orduan, eta Etxanizek zinegotzi izaten jarraitu zuen.
Joseba Telleria alkateak azaldu du “maisua” izan dela Etxaniz berarentzat: “Xumea, langilea, protagonismo nahirik gabekoa. Euskararen eta herriaren aldeko lan handia egin du beti”.