Harkaitz Barrerosen ile-apaindegiaren 25. urteurrena
URRETXU // Harkaitz Barreros ile-apaintzaile urretxuarrak bere ile-apaindegiaren 25. urteurrena ospatuko du larunbatean. Festa 18:30ean izango da, Labeaga aretoan. Josu Maroto marrazkilariak, Yoseba Manteca DJak, Igor Barreros hip hop musikariak eta Javi Alonso argazkilariak parte hartuko dute. Barrerosek Iraia Oiartzabal kazetariaren galderak erantzungo ditu.













