'Black is beltza II: Ainhoa' animaziozko filma Ordiziako Herri Antzokian
Fermin Muguruza musikari ezagunak zuzendutako filma gaurtik astelehenera emango dute Ordizian. Gaur zortzi estreinatu zuten Anoetako belodromoan, Donostiako Zinemaldiaren barruan.
Fermin Muguruza musikari ezagunak zuzendutako Black is beltza II: Ainhoa animaziozko filma gaurtik astelehenera emango dute Ordizian. Gaur zortzi estreinatu zuten Anoetako belodromoan, Donostiako Zinemaldiaren barruan.
Emanaldiak Ordiziako Herri Antzokian
- Irailak 30, ostirala: 22:00
- Urriak 1, larunbata: 19:30 eta 22:00
- Urriak 2, igandea: 19:30
- Urriak 3, astelehena: 19:30
Sinopsia
Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, iniziazio-bidaia bati ekiten dio Euskal Herrira abiatuz lehenbiziz, Manex aitaren lurraldea ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu.
Josuneren mutilaguna heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, honek erabakiko du Ainhoarekin batera bidaia jarraitzea eta honela murgiltzen dira Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoko sareek trama politikoekin elkartzen diren mundu ilunean barneratuko dira.