Euriak ez du eten San Migel eguneko festa Altzagan
Gaur jaien bigarren eguna izango dute altzagarrek; Txan magoaren ikuskizuna eta patata tortila lehiaketa izango dituzte arratsaldean.
San Migel festak ospatzen ari dira Altzagan. Atzoko San Migel eguna mezarekin hasi zuten. Trikitilari eta bertsolariekin herri bazkaria izan zen ondoren, 40 bat lagun elkartu ziren, eta bazkalostean toka txapelketa jokatu zuten. Maite Garmendia eta Jose Antonio Irastorza izan ziren irabazleak.
Gaur jarraituko du festak. 17:30ean Txan magoaren ikuskizuna izango da, eta ondoren, 19:30ean, Patata-tortilla eta pintxo hotzen lehiaketa egingo dute.
Jarraian, atzoko San Migel eguneko argazki batzuk.