Gilda eta Starblues Segurako Botikaxaharrean
Kontzertua gaur da, 22:00etan, eta sarrerak 6 euro balio du. Ganbaran Norbait Dabil egitasmoak antolatutako emanaldia da.
Beasaingo Gilda eta Ordiziako StarBlues taldeek kontzertua emango dute gaur, irailak 30, Segurako Botikaxaharren, Ganbaran Norbait Dabil egitasmoak antolatutako emanaldian. 22:00etan hasiko da ikuskizuna eta 6 euro balioko du sarrerak. Bertaratzerik ez duenak ere ikusi ahal izango du, Segura Irratiak streaming bidez emango baitu.
Gilda taldea Amagoia Aiestaranek, Anabel Toralek eta Maialen Aiestaranek osatzen dute. Esperimentazioan soinu pertsonalaren bila ibili ondoren iaz diskoa grabatzen hasi eta aurten kaleratu dute. Egin albora izena du 8 abestiko bildumak. Starblues-ek, aldiz, bi disk0 argitaratu ditu. 2010ean ekin zion ibilbideari. Jon Barreros-ek, Mikel Atxegak, Yon Labaienek eta Fermin Etxeberriak osatzen dute taldea gaur egun. 2016an Gu Geu lana kaleratu zuten, eta 2020an Hitz Gatibuak.