Hogei urte, saio bakarrean
Xabi Aburruzaga Portugaleteko trikitilari eta konposatzaileak 'Aurrez aurre' diskoa aurkezteko kontzertua egingo du gaur, 20:30ean, Beasaingo Usurbe antzokian.
Xabi Aburruzaga Portugaleteko trikitilari eta konposatzaileak bere musika ibilbideko hogei urteak biltzen dituen Aurrez aurre seigarren diskoa aurkezteko biraren barruko kontzertua egingo du gaur, 20:30ean, Beasaingo Usurbe antzokian. Bilboko Campos Teatroan grabatutako zuzeneko disko bat da, taldekide eta kolaboratzaile ugariren laguntzaz grabatua. Sarrerak 12 euroko balio du.