Datorren asteburuan Etxeberri auzoko jaiak ospatuko dira
Inaxio Perurena harri-jasotzaileak erakustaldia egingo du larunbatean
Urriaren 7an, 8an eta 9an Etxeberri auzoko jaiak ospatuko dituzte.
Horra hor egitaraua:
Ostirala 7:
-18:00 Txupinazoa eta jaien hasiera buruhandiekin
-18:15 Haur jolasak: piñata, jolasak, buruhandiak…
-19:00-20:30 Puzgarriak eta Minichef
-20:00 X. Patata tortilla lehiaketa. Izen-ematea Oleta tabernan.
-20:00 Poteo herrikoia eta urdaiazpiko dastaketa Antonio Lopez-en
eskutik
-21:15 Tortilen aurkezpena eta jarraian epaimahaiaren erabakia.
-22:30 DJ OSMA
Larunbata 8:
-12:00 Toka txapelketa (+ 16 urte)
-12:00 Mahai jolasak JOLAS ENEA elkartearen eskutik
-12:30 Aizkolarien arteko pentatloia eta Inaxio Perurenaren
erakustaldia
-13:30 Poteo herrikoia
-16:30 Mus txapelketa (20 euro izen-ematea)
-17:30 BERRIA escape room errealitate birtuala eta autoen simulagailuak (10-99 urte)
-18:00 Mahai-futbol txapelketa adin guztientzat (2 kategoria + 16 urte eta -16 urte)
-18:30 Eskulan tailerra (makilajea, tatuajeak, marrazkiak…)
-19:30 XV. Gastronomia Lehiaketa “untxi egosia”. Izen-ematea Oleta tabernan
-19:30 Eriz magoa
-21:00 Gastronomia lehiaketan prestatutakoaren aurkezpena eta epaimahaiaren erabakia
-22:00 Kuadrillen afaria
-23:30 DJ OSMA
Igandea 9:
-10:00 Antxiñako Ama Txistulari taldearen kalejira
-11:30 Zenzentxoak
-12:00 Eskulan tailerra (goxoki pintxoak, marrazkiak…)
-13:00 Idi probak
-13:30 Poteo herrikoia eta Zumarragako Musika Bandaren saioa
-14:30 Bazkari herrikoia “Gavilanes” mariatxien musikarekin
-16:00-19:30 Puzgarriak
-18:30 Dantza erakustaldia Jose Mari Orbegozoren eskolaren eskutik
-19:30 DJ OSMA
-19:30 Poteo herrikoia eta urdaiazpiko dastaketa Antonio Lopezen
eskutik
-21:00 Txupinazoa eta jaien amaiera