Tarifa elektriko berrietara egokitzen ikasteko tailerra
LEGORRETA // Legorretako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara nola egokitu ikasteko eta hortik abiatuz erabaki egokiak nola hartu jakiteko tailerra antolatu du urriaren 18rako. 18:30etan izango da, udaletxean. Urriaren 14ra arte eman daiteke izena, 628 532 248ra deituta argitu@gipuzkoa.eus epostara idatzita.













