Ioseba Eskuderok hogeigarren amaitu du Gorbeia Suzien
IDIAZABAL // Ioseba Eskuderok 20. postua lortu du Gorbeia Suzien skymasters lasterketan, 3:44:59 denborarekin. Zeanurin (Bizkaia) jokatutako proba Munduko skyrunning txapelketako azkeneko proba eta finala zen. Noemie Vachon frantziarra eta Agustin Molina espainiarra izan dira irabazleak. Eskuderok euskal selekzioarekin hartu zuen parte. Igone Campos zumarragarra ere bertan izatekoa zen baina azken unean min hartu zuen eta ezin izan zuen behar bezala osatu.













