Politikariak, lanean
Goierriko EH Bilduko ordezkariak lanean ari dira, "normaltasunez". Zaldibian, ezohiko osoko bilkura egin dute
EH Bilduko kideek iragarri dute “normaltasun osoz” ari direla lanean, “ez dutelako ezer ospatzeko”.
Gaur ez dugu ezer ospatzeko eta gehiegi aldarrikatzeko.
— EH Bildu Beasain (@beasain_bildu) October 12, 2022
Lanean ari gara gaur ere.#urriak12 #EuskalErrepublika#OspatzekorikEz pic.twitter.com/yjadoYnPDg
EH Bilduk agerraldia egin du Bolibarren (Bizkaia) Hispanitatearen egunaren karietara. Arnaldo Otegi mugimenduko koordinatzaile nagusiak esan du euskaldunek “beti” izan dutela errespetua munduko beste herriekin, “baina gure aberria Euskal Herria da. Eta hori aldarrikatzera gatoz: gure aberria inkluientea da». Bere hitzetan, ezker independentistak burujabetza eskatzen du “identitate nazionala defendatzeko”, baina baita Euskal Herriak “behar besteko tresnak” izan ditzan erronka nagusiei buru egiteko: krisi klimatikoa, genero berdintasuna, berdintasun soziala eta bestelako poitika industrialak aipatu ditu, besteak beste.
Zaldibian, osoko bilkura
Zaldibiako Udalean ezohiko osoko bilkura egin dute eguerdian. Besteak beste, Biziola kooperatibako bazkide laguntzaile bihurtzea onartu dute. Kooperatibari Zaldibiako biztanle bakoitzeko 2 euroko diru laguntza ematea ere bai, horrekin batera.
Zerga araudiarekin lotutako bi gai jorratu dituzte: batetik, 2022ko ordenantza fiskalean aldaketa bat egitea, zehazki zerbitzu publikoak eskaintzagatik eta jarduera administratiboak egiteagatik ordaindu beharreko tasen arloan. Bestetik, 2023ko ekitaldirako ordenantza fiskala onartu dute.
Azkenik, Almitza sega elkarteari, Ardiki Kofradiari eta Txanbolintero txistulari taldeari zuzeneko diru laguntza ematea adostu dute.