Amalur taldekoak Arraratsetik Ireberrera igoko dira
LAZKAO // Igandeko mendi buelta Nafarroan egingo du Amalur taldeak. Beruete ondoko Arrarats auzoan (650m) autoak utzi, eta Ireber gainera (1.204) igoko dira, Otsola ordekatik aurrera. Begaña goi lautada ere (1.104) zapalduko dute. 10 kilometro luzeko eta 700 metroko desnibeleko bira da. Itzala parean 08:00etan elkartuko dira.