Antoneneko etxebizitza-blokearen proiektuaren berri emateko bilera egingo dute bihar
19:00etan izango da, Gizarte Etxeko Ekitaldi Aretoan. Proiektua bere osotasunean ezagutzera emango da.
Antonene eremuan kooperatiba erregimeneko etxebizitzak eraikitzeko proiektuaren berri emateko bilera egingo du Ormaiztegiko Udalak bihar, 19:00etan, Gizarte Etxeko Ekitaldi Aretoan. Proiektua bere osotasunean ezagutzera emango dute bileran: erregimen kooperatiboaren ezaugarriak, etxebizitzen tipologia, planoak, prezioa eta abar. Kanalak irekiko dira etxebizitza-eskatzaileek izena eman dezaten. Gidatum Group izango da promotorea eta Bietem arkitekturak diseinatu ditu etxebizitzak.
Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, Ormaiztegin orain garatzeko moduan dagoen eremua da Antonene: “Urteak daramatzagu etxebizitzak egin nahian, eta ahalegin desberdinak eginez. Promotoreei bidea erraztu nahian Ormaiztegiko Hirigintza Antolatzeko Plan Orokorra aldatzeari ere ekin diogu, urtetako tramitazioa eraman duena”.