Gaur inauguratu dituzte kultur etxean bertan Margarita Guijarrorena eta Faustino Orbegozo Fundazioak utzitako goi mailako margolarien lanena. Kaleko zazpi gunetan Jordi Bermejoren lanak daude ikusgai.
Igoerarik ez aplikatzea erabaki du Udalbatzak, aho batez, lehengo osteguneko osoko bilkuran. Hobari batek aldaketa teknikoa izango du, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan energia eraginkortasuna eta berriztagarrien alde jotzeko.
Udalak ikasleen eskura jarritako zerbitzuaren ordutegia luzatu egingo da asteburuetan eta jai egunetan. Uztailean ere egun gehiagotan irekiko dute.
Iratxe Retolaza literatura kritikariak gidatuko du taldea. Hilean behin elkartuko dira, ekainera arte.
Bi kategoria desberdinetan lehiatu da idiazabaldarra:;Mens Fitness kategorian lortu du urrea eta Mens Physique kategorian bosgarren postua.
Eskaerak egiteko epea urriaren 24an amaituko da.
Arriaran Bizirik plataforma sortu ondoren, auzoa biziberritzeko lanketa ezberdinak egiten ari dira Arriarango auzotarrak. Ostiralean norabidea definitzeko lehen hartu-emana izan zuten.
Unicef-ekin lankidetza hitzarmena sinatu du udalak, haurren eskubideen bermatzaile gisa herri mailan betetzen duen zereginean erakundearen laguntza jasotzeko.
Irastorza eta Andonegik, Ibarguren eta Olaranen aurka jokatuko dute, finalerako txartelaren borrokan. Bigarren mailan lehiatu diren bi bikoteek ere lortu dute final erdietarako txartela. Hirugarren mailakoek ez dute lortu ligaxkatik aurrera egitea.
Sant Feliu de Llobregat herrian (Bartzelona) hango konpartsaren gonbidatu izan dira lazkaotarrak, asteburuan. Ohorezko ongietorria egin diete. 2023an trukea egin, eta kataluniarrak Lazkaora gonbidatzeko asmoa dute.
30 euroko prezioan erosi, eta 40 euroko erosketa egin ahalko da, %33ko gainbalioa lortuta. Udalak 2.000 bonu atera ditu, eta Lazkaoko 58 dendatan erabil daitezke. Nekazaritzako bonuak ere atera dituzte.
Haur eta nerabeen heziketaren ardura herri osoak hartzea da helburua, Legorretako haur eta nerabeen aisialdia garatzeko, haien partaidetza sustatzeko, eta, horri lotuta, herritar aktiboak izan daitezen. Orain arteko urratsen berri emango dute.
Herri Antzokian izango da, goiz eta arratsaldez. Ordua hartzea komeni da.
Julen Goiaren hitzetan, "partida nahiko narratsa" jokatu zuten etxekoek, eta "lanean jarraitu" beharko dutela ondorioztatu zuen. Ligako hurrengo partida azaroaren lehenen asteburuan jokatuko dute Pozuelo Rugbi Union talde madrildarraren aurka.
Areria antzokian 'ikuslearen eguna' da gaur; sarrera, merkeago. Asteburu osoan bezala, 'El vasco' film berria emango dute lehenik, 21:00etan. Ondoren, aktore protagonistak pelikularen ingurumarikoak kontatuko ditu.
19:00etan izango da, Gizarte Etxeko Ekitaldi Aretoan. Proiektua bere osotasunean ezagutzera emango da.
Urriaren 25ean da tailerra, 'Ibilgailu elektrikoak eta mugikortasun jasangarrirako aukerak' izenburukoa. Izena emateko epea 21era arte da.
Legazpiko emakumeen elkarteak indartsu hasi du ikasturtea. Ohiko ikastaroak eta tailerrak irailean hasi ziren.