Goierriko hainbat udal ordezkari La Seu D'Urgellen
Ordiziako, Idiazabalgo eta Zegamako alkateak izan dira, besteak beste, Pirinioetako Gazta Artisauen Azokan. Penintsulako azokarik zaharrena da Sant Ermengol fira, iaz mila urteko historia baitu. La Seu D'Urgelleko udalak gonbidatuta joan dira.
Ordiziako, Idiazabalgo eta Zegamako udal ordezkari hainbat Kataluniako La Seu D’Urgell herrian izan dira asteburuan, ia mila urteko historia duen Pirinioetako Gazta Artisauen Azokan, Sant Ermengol firan.
Azoka ezagutu, esperientziak trukatu eta ideia berriak hartzeko “bidaia aberatsa” izan dela nabarmendu du sare sozialean bidez Idiazabalgo Udalak, eta gaztari esker Catalunya eta Euskal Herriaren arteko harremana “gehiago estutu” dutela nabarmendu du Adur Ezenarro Ordiziako alkateak Instagrameko bere kontuan.
Aurten Ordiziako Gazta Txapelketa irabazi duen Ilarduiako (Araba) La Leze gaztandegiak hirugarren saria eskuratu dute gazta urdinetan.