Herri Hezitzailearen aurkezpena izango da asteazkenean, Legorretan
Haur eta nerabeen heziketaren ardura herri osoak hartzea da helburua, Legorretako haur eta nerabeen aisialdia garatzeko, haien partaidetza sustatzeko, eta, horri lotuta, herritar aktiboak izan daitezen. Orain arteko urratsen berri emango dute.
Legorreta 2030 plan estrategikoaren puntu batean, Haur eta nerabeen heziketaren ardura herri osoak hartzea jaso zen, Legorretako haur eta nerabeen aisialdia garatzeko, haien partaidetza sustatzeko, eta, horri lotuta, herritar aktiboak izan daitezen.
Helburu hori aurrera eramateko, Legorreta Herri Hezitzailea prozesua abiatu zuen udalak, hezkuntza komunitateko zenbait eragilerekin batera, Arremanitz kooperatibaren eta Oinherri elkartearen laguntzaz. Udaberrian, hainbat saio egin ziren, bai eragileekin eta bai haur eta nerabeekin. Orain, udazken-neguan, beste saio batzuk izango dira bide horretan sakontzeko.
Prozesua bera aurkezteko saio irekia izango da asteazkenean, urriaren 19an, 18:00etan, Herri Antzokian.
Haurren zaintza zerbitzua egongo da, eta, behar izanez gero, berdintasuna@legorreta.eus epostara idatzita eska daiteke.