Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Hiru erakusketa jarri dituzte ikusgai Zumarragan, Zelai Arizti kultur etxearen 15. urteurrena ospatzeko

Zumarraga
Kultura

Gaur inauguratu dituzte kultur etxean bertan Margarita Guijarrorena eta Faustino Orbegozo Fundazioak utzitako goi mailako margolarien lanena. Kaleko zazpi gunetan Jordi Bermejoren lanak daude ikusgai.

2022/10/17
Tere Madinabeitia

Zelai Arizti kultur etxearen 15. urteurrenaren ospakizunen barruan, hiru erakusketa jarri dituzte ikusgai gaur. Zumarragan Kultur etxeko harreran Margarita Guijarro herriko artistaren akuarela lanak ikus daitezke, Ilusioa izenburupean, eta erakusketa aretoan, Faustino Orbegozo, Euskal Herriko arte eta ikerketarako mezenasa izenburuko bilduma dago ikusgai. Kaleko zazpi gunetan, berriz, herriko beste artista baten hiri arte eta grafitti lanak ikusteko aukera dago, Jordi Bermejorenak, hain zuzen, Artea gizarte-loturaren bultzatzaile izenburuarekin.

Mikel Serrano alkateak eta Margarita Guijarrok ireki dituzte Kultur Etxeko bi erakusketak. Hilaren 29ra arte egongo dira irekita, 09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 21:00etara.

Orbegozo fundazioaren lanak
Faustino Orbegozo fundazioaren jabegoko hainbat artelan dira erakusketa aretoan ikus daitezkeenak, Jose Luis Zumeta, Gallo Bidegain eta Jose Barcelo artista handienak, besteak beste. Margolanekin batera beste hainbat elementu ere jarri dituzte ikusgai, grabazio original batzuk eta fundazioak jasotako aitortza eta sari batzuk ere bai.

Apartamentuak egiteko Orbegozori nagusien egoitza erosi zionean Zumarragako Udalak hartutako konpromisoaren emaitza da erakusketa hau, Serranok azaldu duenez. “Fundazioak artearen alorrean gizarteari egindako ekarpenari zabalkundea emateko konpromisoa hartu genuen, eta horrela betetzen dugu”.

Erakusketako lanen garrantzia dela eta, udalak gonbidapena luzatu die ikastetxeei bertara ikasleak eraman ditzaten eta artista horiei buruzko lanketa egin dezaten.

Herriko bi artista
Zelai Ariztiren 15. urteurrena ospatzeko herriko bi artisten ekarpena ere izango da. hala, Margarita Guijarrok bere akuarela lanak izango ditu ikusgai, Ilusioa izenburupean. Guijarroren lana ezaguna egin zen udalak COVID-19aren biktimak omentzeko egin zuen kartelerako bere irudi bat aukeratu zuenean.

Guijarrok 78 urte ditu. Orain dela 14 urte hasi zen marrazten, eta duela bi, joste lanak alboratu zituenean hasi zen akuarelaren teknika lantzen. Zelai Ariztiko sarreran, azken bi urte hauetan egindako hainbat akuarela lan jarri ditu ikusgai, margo akrilikoarekin egindako beste batzuekin batera.

Jordi Bermejok, bestalde, kalean erakutsiko du bere lana. Zineman, kiroldegian, kultur etxean, aparkalekuetako sarreretan eta plazako kristalean daude ikusgai lanak, zazpi hain zuzen ere. Graffitien bidez, migratzaileekin egindako lana islatu du lan horietan, herritarrei begirada inklusiboagoa eskatuz

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut